XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrainak.

Itsasbarearen antza handia duena eta badia ertzetan bizi dena lau begiko arraina da.

Bi begi uretik kanpo dituela dagi, igeri, beste biak urpean dituelarik, eta honela axalean dabiltzen intsektuak eta behan gertatzen dena kontrola dezakete.

Kosta harkaitzetan ere, madreporak desarroilatzen diren tokietan, alegia, Koral Hesi Handian, adibidez, egundoko koloretako arrai piloa bizi da, aho ttikiko, eta harkaitzetako animaliatxo edo koraletan horzkatuz elikatzen direnak.

Zirrituetan murenak bizi dira.

Kosta haretsua bada, animalia desberdinak ikusiko ditugu.

Han ez da ez arrain deabrurik, ez murenarik, lengoratuak baizik, bere gorputz lau eta harea kolorekoz, edota trakinidoak, harean gordetzen direnak arantz pozoitsuak bakarrik agertzen dituztenak.

Hauek guztiak doi doi mugitzen dira, ia beti zelatan egon ohi.

Itsas handiko arrainak.

Ertzetik urrutiratzen bagara, zalu higitzen diren arraiak ikusiko ditugu: atunak, sardintzar, lehatz eta gainerako, ibilaldi luzeak egiteko gauza direnak.